JARDUERAK

ACTIVIDADES

.

. ARKITEKTURA ETA KONTZIENTZIA MAHAI INGURUA . MESA REDONDA ARQUITECTURA A CONCIENCIA . (2015/11/26)

Espacio Reflex-ek antolatutako “Arkitektura Eta Kontzientzia” zikloaren barruan eman zen mahai inguruan parte hartzea, egin ditugun gailu mugikorrak aurkeztuz. Eskerrik asko Hiria Kolektiboa eta Atari elkarteari, gurekin mahai inguruan parte hartzeagatik!

Participación en la mesa redonda que Espacio Reflex organizó dentro del ciclo “Arquitectura A Conciencia”, presentando nuestros dispositivos móviles ¡Gracias a Hiria Kolektiboa y a la asociación Atari por compartir la mesa redonda con nosotrxs!

.

. M-ENEAN… . EN M-ENEA… . (2015/11/10)

Zerbait badabil M-enean…

Algo pasa en M-enea…

.

. BERRERABILERAK ERAKUSKETA . EXPOSICIÓN BERRERABILERAK . (2015/10/15-2016/02/15)

Cristina Enea Fundazioak Berrerabilerak gaiarekin erakusketa antolatu du eta guk bertan parte hartu dugu! Erakusketa Cristina Enea parkeko eraikin nagusian izango da ikusgai urritik otsailera bitarte eta beheko solairuan, pasabidearen bukaeran, hiriko espazioen berrerabileraren inguruko istorio bat topatuko duzue… Amaieran sorpresatxo bat prestatuko dugu gainera… baina hori aurrerago azalduko dugu! Bitartean, Donostiako txoko berezi bat eta bertan gertatzen diren gauza liluragarriak ezagutzeko aukera duzue Cristina Enean!

La Fundación Cristina Enea ha organizado la exposición Berrerabilerak en la que hemos participado. La exposición estará abierta de octubre a febrero, en el edificio central del parque Cristina Enea, y en el sótano, al final del pasillo, encontraréis una historia sobre la reutilización de los espacios de la ciudad… Además, hemos preparado una sorpresa para el final… ¡pero todo a su tiempo! Mientras tanto, podréis conocer un rincón especial de Donostia y las increíbles cosas que allí suceden ¡visitando la exposición en Cristina Enea!

.

. ERAIKIZPI 3D INPRIMAGAILUA . IMPRESORA 3D ERAIKIZPI . (2015/09/30)

Eraikizpi taldekoak euren 3D inprimagailua garatzen izan dira M-enean udako hilabeteetan zehar eta amaieran aurkezpentxo bat egin ziguten esperientzia elkartrukatzeko. Oso interesgarria izan da lokalean jende berria izatea eta gehiago etortzea espero dugu!

El grupo Eraikizpi ha desarrollado su impresora 3D en M-enea durante los meses de verano y al final nos hicieron una pequeña presentación contándonos su experiencia. ¡Ha sido muy interesante tener gente nueva en el local y esperamos que vengan más!

.

. “THE SOCIAL LIFE OF SMALL URBAN SPACES” PROIEKZIOA (2015/05/15)

Beste ekitaldi bat gure M-Open Fridays jardunaldien barruan! 1979an William H. Whyte-ek zuzenduriko “The Social Life of Small Urban Spaces” dokumentalaren proiekzioa. Arkitektura eta lurralde-plangintzaren munduan oso pelikula inspiragarri eta iraultzailea den honek, hirigintza espazioen arrakasta eta porrota ikuspuntu ironiko eta zirikatzaile batetik aztertzen ditu, espazioak erabiliak direnean hartzen duten orden naturalean erreparatuz eta jendea bertan nola moldatzen den ikusiz. 

¡Otro evento en el marco de nuestros M-Open Fridays! La proyección del documental “The Social Life of Small Urban Spaces”, dirigido por William H. Whyte en 1979. Esta película tan inspiradora y revolucionaria para el mundo de la arquitectura y el planeamiento, analiza el éxito y el fracaso de los espacios urbanos desde un punto de vista irónico y provocador, observando el orden natural que asumen los espacios al ser usados, y como la gente se mueve en torno a ellos.

.

. BORDELERA TXANGOA . VISITA A BURDEOS . (2015/03/19-20)

Laburra baina intentsoa izan zen Fabrique Pola eta Project Darwin esperientziak ezagutzeko Bordelera egin genuen bidaia! Oso interesgarria eta hezigarria: mila esker Bruit de frigo kolektiboari gure anfitrioiak izateagatik, eta mila esker gure bidaikide guztiei, WikiTokiko lagunei: Ane eta Maddi Ttipi Studiokoak, Arantxa mecambiokoa, Rosa Ricardo eta Txelu ColaBoraBorakoak, Josune josunenekoa, Maria eta Gorka zaramarikoak, Pascal petitecomitestudiokoa, eta gurekin egon ziren beste guztiei!

Un breve pero intenso viaje a Burdeos, a conocer las experiencias de Fabrique Pola y Project Darwin! Muy interesante y instructivo: gracias al colectivo Bruit de frigo por ser nuestrxs anfitrionxs, y a nuestrxs compañerxs de viaje, lxs amigxs de WikiToki, Ane y Maddi de Ttipi Studio, Arantxa de mecambio, Rosa Ricardo y Txelu de ColaBoraBora, Josune de josunene, Maria y Gorka de zaramari, Pascal de petitecomitestudio, y a todxs lxs demás que nos han acompañado!

.

. ULIAKO LORE-BARATZAK . (2015/03/11)

Uliako auzo-elkarteak bultzatutako Uliako LoreBaratzak proiektua ezagutzeko aukera izan genuen: 2008ra arte udal lore-mintegiak kokatuta zeuden bertan, bi urtez hiritarrei zabaltzeko eskatzen ibili ondoren udalaren lagapen bat lortu dute. Parke publiko irekia izango da eta baratzetarako lur-sailak izango ditu. Ea laster guk ere kolaboratu dezakegun!

Hemos tenido la oportunidad de conocer el proyecto Uliako Lore-Baratzak, impulsado por lxs vecinxs de Ulia para que los terrenos donde hasta el 2008 se encontraban los viveros municipales, se abran para el disfrute de lxs ciudadanxs, compatibilizando el uso público del parque con la gestión de parcelas como huerta. A ver si podemos colaborar de alguna forma!

.

. M-SAIOA . M-SESIÓN(2015/02/27)

M-etxea taldeko kide batzuk elkartu ginen taldearen inguruko barne lanketa eta hausnarketa egiteko asmoz. Saio honen helburua talde bezala hobeto funtzionatzeko hausnarketa egitea izan zen, taldean dauden behar eta perfil ezberdinak aztertu hauetatik abiatuta gure lan dinamikak hobetzeko. Ea laster lanketa honen jarraipena egiten dugun!

Nos reunimos varios miembros de M-etxea con el fin de realizar un trabajo interno y reflexión entorno al grupo. El 0bjetivo de esta sesión era realizar una reflexión para funcionar mejor como grupo, analizar las necesidades y los perfiles existentes en el equipo para, partiendo de éstos, mejorar nuestras dinámicas de trabajo. ¡Esperamos continuar pronto con este trabajo! 

.

. ARBAIZENEARA TXANGOA . EXCURSIÓN POR ARBAIZENEA(2015/02/14)

Larunbat goiz batean M-kide batzuk Arbaizeneara txangoa egin genuen parke hau ezagutzeko asmoz. Euripean Morlansetik atera ginen eta parkea inguratuz joan ginen, San Roketik igo eta Aieteraino iritsi. Bertatik txoko bat topatu genuen parkean sartzeko. Orain baditugu buruan proiektu aukera ezberdin batzuk, espero dugu laster hoien berri izan dezazuen!

Un sábado a la mañana nos juntamos parte del M-equipo para hacer una pequeña excursión por Arbaizenea con el fin de conocer este parque. Bajo la lluvia salimos desde Morlans y empezamos a rodear el parque, subimos por San Roque hasta llegar a Aiete. Allí encontramos un lugar desde el que acceder al parque. Ahora tenemos algunos posibles proyectos en la cabeza, ¡esperamos que pronto tengáis noticias sobre ellos!

.

. AUTOGESTIONATUTAKO EGITURA ARINEN TAILERRA . TALLER DE ESTRUCTURA LIGERAS AUTOGESTIONADAS(2015/01/26-30)

Madrileko IDYS-en antolatu zen tailer hau Straddle3 eta M-etxearen artean eman zen. Bertan egitura arinen teoriari hurbiltze bat egin zen, baina bereziki lan praktikoa garatu zen. Partaideen artean egitura txiki baten diseinua garatu zen eta ondoren plastikozko tutu arinez eraiki zen, korapiloak egiteko torlojuak erabilita, eta ondoren plastiko arin batez estalirik. Vallecas auzoko orube batean kokatu zen sortutako egitura. Eskerrik asko partaide guztiei eta Todo Por la Praxis kolektiboari!

Este taller organizado en el IDYS de Madrid fue impartido por Straddle3 y M-etxea. En el se hizo un aproximación teórica a las estructuras ligeras, pero sobre todo se hizo trabajo práctico. Entre lxs participantes se desarrolló el diseño de una pequeña estructura que luego se construyó con tubos ligeros de plástico, realizando las uniones mediante tornillos, y posteriormente se cubrió con una lámina de plástico fino. La estructura realizada se instaló en un solar del barrio de Vallecas. ¡Gracias a todxs lxs participantes y al colectivo Todo Por la Praxis!

.

. TXIRIN-GAILUA 2.0 . (2014/12/21)

Txirin-gailu berri baten diseinuan ari gara lanean. Aurrekoa Egiako auzotarrentzat bazen oraingoa Tabakalerako Hezkuntza sailarentzat izango da. Dagoeneko burutu ditugu diseinu tailerrak Tabakalerako langileekin eta orain azken diseinua zehazten ari gara. Laster emaitza eta eraikuntza fasea!

Estamos trabajando en el diseño de un nuevo Txirin-gailu. Si el anterior era para el uso de lxs vecinxs de Egia esta vez será para el departamento de Tabakalera Hezkuntza. Hemos realizado tres talleres de diseño junto a lxs trabajadores de Tabakalera y ahora estamos ultimando los detalles. En breve os mostraremos el resultado y la fase constructiva!

.

. “€UROESTAFA” PROIEKZIOA . PROYECCIÓN “€UROESTAFA”(2014/11/20)

Guillermo Cruz-en €UROESTAFA dokumentala gure lokalean ikusteko aukera izan genuen, zuzendariaren presentziarekin, palomita eta garagardo artean hausnartu eta solasteko aukera paregabea!

Hemos tenido la oportunidad de ver el documental €UROESTAFA de Guillermo Cruz en nuestro local, con la presencia del propio director, una buena oportunidad para reflexionar y charlar con amigxs junto con unas palomitas y cervezas!

.

. GETXOARTE 2014 . (2014/11/07-09)

Pasa den azaroan M-etxea Praktika Garaikideen Areto Getxoarten parte hartzera gonbidatua izan zen. M-etxeak TEO Arkitekturaren gonbitaz stand bat izan zuen bertan orain arteko proiektuak eta ekimenak azaltzeko. Inguratu zen jendearekin izandako elkarrizketek zenbait galdera sortu zituzten: nola bizi dugu espazio publikoa? Espazio publikoan egiten diren esku-hartzeak artea al dira?

En noviembre M-etxea ha sido invitado a participar en el Salón de Prácticas Contemporáneas Getxoarte. M-etxea, invitado por TEO Arkitektura, ha tenido un stand donde se han expuesto los proyectos y actividades realizadas hasta ahora. De las conversaciones con la gente que se acercó se crearon varias cuestiones: ¿Cómo vivimos el espacio público? ¿Se pueden considerar arte las intervenciones en espacio público?

.

. SOLDADURA TAILERRA . TALLER DE SOLDADURA(2014/10/25)

M-etxeako kide eta lagun batzuk bi saioko soldaduren mundura lehenengo hurbiltzeko ikastaro txiki bat egin genuen. Galdara-lantegi baten funtzionamendua ezagutu genuen, ibiltzen dituzten erreminta ezberdinak ikusi, soldadura mota ezberdinak ezagutu eta gure lehenengo soldadura kordoiak egin. Orain soldadura ekipo bat lortu eta praktikatzen jarraitu behar dugu!!

Miembros y amigxs de M-etxea realizamos un pequeño curso de primera aproximación al mundo de la soldadura de dos sesiones. Conocimos el funcionamiento de un taller de calderería, vimos las diferentes herramientas que se utilizan, conocimos diferentes tipos de soldadura y realizamos nuestros primeros cordones de soldaduras. ¡Ahora a conseguir un equipo de soldadura y seguir practicando!

.

. LOKALAREN INAUGURAZIOA . INAUGURACIÓN DEL LOCAL(2014/10/12)

Donostiako Udalak laga zigun lokala atondu eta gero inaugurazioa egiteko momentua iritsi zen. Oso pozik sentitzen gara sortu degun espazioarekin eta inaugurazio eguna lagunen aurrean harrokeriaz agetzeko unea izan zen. Egun polita jende politarekin eta nola ez, batzuk dexente luzatu dute eguna!

Después de acondicionar el local que el Ayuntamiento de Donostia nos cedió, ha llegado el momento de la inauguración. Estamos muy orgullosxs del espacio que hemos creado y el día de la inauguración ha sido el momento de fardar delante de lxs amigxs. Un día bonito con gente bonita y como no, ¡algunxs se han alargado bastante!

.

. LUZURIAGA MARTXAN . (2014/09/20-2014/10/25)

Pasai Antxoko Luzuriagako parte-hartze prozesuan parte-hartzen ari gara! Azken saioan Astrako lagunak izan genituen beren esperientzia kontatzen!

Estamos participando en los talleres de participación de Luzuriaga Martxan en Pasai Antxo! En la última sesión también lxs amigxs de Astra contando su experiencia!

.

. AACC BARCELONA 2014 . (2014/07/06-13)

Aurten berriro AAKK Arkitektura Kolektiboen topaketan! Beti bezala, polita, ederra, izugarria!! Moltes gràcies amics catalans!

Este año otra vez en el encuentro de Arquitecturas Colectivas AACC! Como siempre, bonito, hermoso, increíble!! Moltes gràcies amics catalans!

BsmImtkIIAAkMtx.jpg-large

.

. PROMIZSIUTATEA .

Eibarko Txontako auzoan aurki dezakegun ipuina, Harkaitz Canok idatzita, eta Erb Mon-ek egina. Proiektu hau M-etxearekin batera kolaborazioan burutu zen Berreibar Estrategia Kulturalaren barnean.

El vídeo del cuento escrito por Harkaitz Cano y realizado por Erb Mon en colaboración con M-etxea, que aparece por las calles del barrio de Txonta, en Eibar. El proyecto entra en el marco de las actividades de la Estrategia Cultural de Berreibar.

.

. GERTUKO ARKITEKTURAK TOPAKETAK . ENCUENTROS DE ARQUITECTURAS CERCANAS(2014/04/02)

COAVNeko Bizkaiko Delegazioak antolatutako “Gertuko Arkitekturak” topaketan parte hartzea, Pasileku (Gernika) eta Errebal (Eibar)-eko Parte-Hartze Prozesuak “Participación Ciudadana: del Urbanismo a la Edificación” saioan aurkeztuz.

Participación en el ciclo de coloquios “Arquitecturas Cercanas” organizados por la Delegación de Bizkaia del COAVN, presentando los Procesos Participativos de Pasileku (Gernika) y Errebal (Eibar) en la sesión “Participación Ciudadana: del Urbanismo a la Edificación“.

AACC_II_2014

.

. GAILU-ARTEFAKTO BATEN DISEINU TAILERRA . TALLER DE DISEÑO DE UN DISPOSITIVO MÓVIL . (2013/12/17-19) 

Dispositibo mugikor baten diseinurako laborategi hiritarra, Tabakalera eta Donostia2016-k bultzatutako Winterlab tailer eta hitzaldi sortaren barruan, Tabakalera-Hezkuntzak antolatuta eta M-etxearekin batera diseinatu eta dinamizatua.

Laboratorio ciudadano, incluido en la serie de talleres y charlas Winterlab impulsados por Tabakalera y Donostia2016, organizado por Tabakalera-Hezkuntza y codiseñado-codinamizado con M-etxea, para el diseño de un dispositivo móvil.

bella

.

. TWEETS & WALKS GERNIKA . (2013/12/13-15)

Asteburu bat Gernikako Astran Zaramari taldeak antolatutako Tweets & Walks lantegian Pasilekua aztergai, BAT – Berrikuntza eta Arkitektura Topagunea proiektu kulturalaren kontestuaren barruan. Tailerrean gertatutakoa irakurri/ikusi/entzun dezakezue Storify honetan: bideoak, audio grabazioak, argazkiak… Tailerrean, internet bidezko hainbat tresna Pasilekuko Parte-hartze Prozesuan zelan txertatu ikasten ibili ziren parte-hartzaileak.

Un fin de semana en el taller Tweets & Walks organizado por Zaramari en Astra, Gernika, analizando Pasileku, dentro del marco del proyecto cultural BAT – Berrikuntza eta Arkitektura Topagunea. Podéis leer/ver/escuchar el historial del taller en este Storify: vídeos, grabaciones de audio, fotos… Lxs participantes del taller trabajaron las posibilidades de insertar herramientas digitales en el Proceso Participativo de Pasileku.

1524579_466963076757698_1923641800_n

.

. DONOSTIA ZIENTZIA-EKIN . (2013/11/12)

Donostia Zientzia-Ekin-aren (Zientziarekin Astea 2013) kontestuaren barruan, M-etxearen aurkezpena, Axular ikastetxeko ikasleentzat hitzaldian, Donostiako proiektu berritzaileei buruz.

Presentación de M-etxea en la conferencia para escolares del Colegio Axular sobre proyectos innovadores desarrollados en Donostia, en el marco de Donostia Zientzia-Ekin (Semana de la Ciencia 2013)

.

. HIRIA ETA BESTELAKO POLITIKAK . CIUDAD Y OTRAS POLÍTICAS . (2013/10/04-11)

Tabakalerak bultzatutako Arkitekturaren Astearen kontestuaren barruan, M-etxeak “Hiria eta Bestelako Politikak saioan parte hartu du, Berreibar proiektua eta kolektiboaren jarduera (Straddle3-ekin) aurkeztuz.  

En el marco de la Semana de la Arquitectura impulsada por Tabakalera, M-etxea ha tomado parte en el ciclo de conferencias “Ciudad y Otras Políticas“, presentando el proyecto Berreibar y la actividad del colectivo (con Straddle3).

.

. UEU IKASTAROAK . CURSOS UEU . (2013/07/15)azala

Udako Euskal Unibertsitateko “Ondare industriala eta parte-hartzea: eredu zaharrak, paradigma berriak” ikastaroan, Berreibar proiektua aurkeztu genuen.

Hemos presentado el proyecto Berreibar en el cursos de verano de la UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) “Patrimonio industrial y participación: modelos antiguos, nuevos paradigmas”

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

. INCREASIS . (2013/06/08)

Todo Por La Praxis taldeak antolaturiko Increasis 1. topaketa saioan Berreibar proiektuaren aurkezpena, beste iniziatiba eta esperientzia interesgarri batzuekin batera (Berreibar 2. ordutik aurrera).

Presentación del proyecto Berreibar en la I sesión de encuentro de Increasis, organizada por Todo Por La Praxis, junto a otras interesantes iniciativas y experiencias (Berreibar a partir de la segunda hora).

 .

. ZIENTZIARI SO . MIRANDO A LA CIENCIA(2013/03-04)

Ana, Itsaso, Aitor eta Nagore ‘Zientziari so‘ proiektuan parte hartzen, Zientzia Enbaxadoreak bezala! Proiektu honen helburua zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak eskoletara hurbiltzea da eta horretarako Gipuzkoako eskola ezberdinetan egon ginen, gaztetxoek (11-13 urtekoek) mundu hau ikuspuntu hurbiletik ezagutu eta interesa eta irudimena pizteko helburuekin.

Ana, Itsaso, Aitor y Nagore han tomado parte en el proyecto “Zientziari So – Mirando a la Ciencia“, como Embajadorxs de Ciencia y Tecnología! Es un programa para promover las vocaciones científicas y desmontar las barreras sociales y de género que imperan a la hora de elegir estudios científico-técnicos. Para ello hemos estado en diferentes escuelas de Gipuzkoa, acercando a lxs estudiantes (de 11 a 13 años) temas relacionados con la ciencia y la tecnología que despierten su imaginación e interés.

.

. AACC SEVILLA 2012 . (2012/12/05-08)

AAKK Arkitektura Kolektiboen topaketa izugarri bat! Eskerrik asko Sevillako lagunak!

Una edición increíble de Arquitecturas Colectivas AACC! Gracias a lxs compañerxs de Sevilla!

5

.

. ARKITEKTURA BERRIAK . NUEVAS ARQUITECTURAS . (2012/11/05)

Ana Almandoz eta Nagore Goñik egindako hirigintzaren kontaketa eta etorkizunerako bide berrien proposamena.

Relato urbano y propuesta para un nuevo camino para el futuro, por Ana Almandoz y Nagore Goñi.

.

. EKIHIRI 2011 . EQUIciuDAD 2011 . (2011/12/14-15) 

EKIHIRI 2011 batzarrean parte hartu ondoren, galdera «Zeintzuk dira ekitatea hirietan eraikitzeko gakoak?» erantzuten dugu.

Después de participar en el congreso EQUIciuDAD 2011, respondemos a la pregunta «¿Cuáles son las principales claves para construir la equidad en la ciudad?».

.

. GERTUKO ARKITEKTURA TOPAKETAK . ENCUENTROS DE ARQUITECTURA CERCANA . (2011/11/24)

COAVNeko Gipuzkoako Delegazioak antolatutako “Gertuko Arkitekturak” topaketan parte hartzea, Berreibar proiektua “Ondarearen inguruan” saioan aurkeztuz.

Participación en el Ciclo de Coloquios “Arquitecturas Cercanas” organizados por la Delegación de Guipúzcoa del COAVN, presentando el proyecto Berreibar en la sesión “Entorno al patrimonio“.

.

. JET LAG BIO 10 . (2010/06/24)

Hiri interbentzioetarako tailerra “OPEN LAB – Arte eta Hiriko Aktibismoa” eta eztabaida publikoa, Jet Leg BIO 2010 programaren barnean, Zorrotzaurreko ZAWP pabilioian, Santiago Cirugeda-rekin (Recetas Urbanas). 

Taller de intervenciones urbanas “OPEN LAB – Arte y Activismo Urbano” y debate público, en el marco del programa Jet Lag BIO 2010 en el pabellón ZAWP de Zorrozaurre, con Santiago Cirugeda (Recetas Urbanas).

.

. AACC 2010 PRESTAKETA . PREPARACIÓN PARA AACC 2010 . (2010/03/03)

Artelekun moduluen lurreratzea!!

Aterrizaje de los módulos en Arteleku!!

4427742996_8c176f54d7_o.

Advertisements