BERREIBAR

BER

ERAIKIN INDISTRIALEN BERRERABILTZE PROAKTIBOA EIBARREN

Aro industrialak arkitektura industrial hutsez jositako hiriak utzi dizkigu. Gure aroko arkitektura eta hirigintzaren erronka handienetakoa gure artean ditugun azpiegitura zahar hauek berreskuratzean datza. Eraikin industrialek, gure historiaren testigantza fisikoa osatzeaz gain, gure paisaia urbanoaren ikono ere bihurtu dira askotan. Industriaren arkitektura moldagarritasunean oinarritzen denez egitura zahar hauek erabilera berriak jasotzeko gaitasun ikaragarria dute. Eraikin hauek guztiak eraistea sekulako zarrastelkeria izango litzateke ondare, ekonomia eta ekologiaren ikuspuntutik.

Arkitekturaz gain hirigintzaren gaia ere kontutan izatekoa da: azken hamarkadatan aktibitate ekonomiko berriak (teknologia parkeak, gune produktiboak, …) hirietatik kanpo kokatuz joan gara. Ondorio negatiboak utzi dizkigu honek, hiri barneko aktibitatearen beherakada esaterako, hirigune eta toki produktiboan arteko garraioaren gorakada eraginez, jasangarritasunaren kontra doan politika.

Hausnarketa honetatik abiatuz sortu zen 2011ean Berreibar (monoDestudio soziologo taldearekin elkarlanean eta Eibarko Udalaren babesarekin), hutsik dauden tailerretan ekoizpenerako erabilera duten espazioak sortzea aztertuko duen ikerketa proiektu bat, ondare industriala berreskuratuz eta bere balioa sustatuz aldi berean.

Ikerketa hau Eibarren hasi zen, nahiz asmoa beste herri zein hiritan aplika daitezkeen hiri-berreskurapen estrategiak biltzea izan. Hiri-politika sozialagoetan oinarritutako estrategiak: kontua ez da zaharkitua dauden eraikin industrialak modu proaktibo batean berreskuratzea soilik, baizik hiria goitik behera aldatuko duen prozesu bat martxan jartzea, tokiko ekintzailetasuna bultzatzea, sortzailea eta berritzailea, eskala txikiko eta sarean osatutako eredu ekonomiko berde eta sozial bat esperimentatzea; eta sinergia berriak eta lanpostua bultzatzea. Berreibarrek, espazioen erabilera parte-hartzaile batean oinarrituz eta ekosistema sozial konplexu bat osatuz, beste hainbat proiekturen sortzaile izan nahi zuen.

Berreibarren helburu konkretua eraikin industrial zehatz baten birmoldaketa proaktiboa burutzea izan zen, bertan prozesu esperimental hau abiarazi esperientzia pilotu izango zen berrerabilpen eredu bat sortuz. Birmoldaketa proaktiboaren bidez, ohikoak diren birmoldaketa garestiak alde batera utzi, eta hiritarren parte-hartzeaz eta erabileraz eraikin bat berreskuratu nahi zen. Modu teoriko-ikertzailean, sare moduan agente ezberdin horiek lotzea eta bere habitataren eraikuntza kolektiboan hauen eragite gaitasuna aztertzea zen ideia.

Proiektua aurrera eramateko hiru agenteren inplikazioa ezinbestekoa da:

. ERABILTZAILEAK: berrerabiliko den espazioa partekatuz beraien aktibitatea garatu nahi duten pertsona ekintzaileak

. JABEAK: eraikin hutsen jabeak, etorkizunean eraikin aktiboak eta errentagarriak bilakatzeko asmotan dabiltzanak

. INSTITUZIOAK: espazioak birmoldatu eta lanpostua sortzeko interes publikoa dutenak

Esperientzia jakin batetik abiatuz, ikerketaren helburu teorikoa birmoldaketa proaktiboetarako aktuazio protokolo bat finkatzea izan da, funtsezko 5 alderdi landuz:

. GESTIO SOZIALA: nola sortu erabiltzaileen sarea? Zer nolako kudeaketa izan dezake eraikin batek?

. PROGRAMATIKOA: zein erabilera izan ditzake eraikinak? Zer aukera eskaintzen ditu?

. JURIDIKOA: zein dira erabiltzaile, administrazio publiko eta jabeen artean egin daitezkeen hitzarmen legalak?

. EKONOMIKOA: nola egin birmoldatzea eta martxan jartzea ekonomikoki bideragarria izan dadin? Nola finantzatu?

. KONSTRUKTIBOA: nola jarri martxan birmoldaketa proaktiboa birgaitze progresibo eta jasangarri baten bidez?

Ikerketa honi paralelo, Berreibarrek ekimen kultural batzuk bultzatu ditu, hiritarrei Eibarko ondare industrialaren aukerak eta balioa erakusteko helburupean; urtebetez hitzaldi, deriba eta tailerrak burutu ostean BEK jarri zen martxan, Berreibar Ekimen Kulturala.

 

BERREIBAR

RECONVERSIÓN PROACTIVA DE EDIFICIOS INDUSTRIALES EN EIBAR

La era industrial nos ha dejado ciudades repletas de arquitecturas industriales obsoletas. Uno de los grandes retos de la arquitectura y el urbanismo de la era postindustrial es saber integrar en la nueva ciudad estas viejas infraestructuras, infrautilizadas o abandonadas. Los edificios industriales, además de ser testimonio físico de nuestro pasado reciente y haberse convertido muchas veces en iconos de nuestro paisaje urbano, tienen la virtud de poder acoger múltiples y variados usos dado su carácter neutro y modificable. Derribar estos edificios supondría un gran despilfarro ecológico, económico y patrimonial.

A la cuestión arquitectónica, se le añade la urbanística: en las últimas décadas se ha apostado por generar parques tecnológicos y focos productivos alejados de los núcleos urbanos. Las consecuencias negativas son por un lado el progresivo descenso de actividad en nuestras ciudades, y por el otro, un aumento de desplazamientos entre núcleo urbano y enclaves productivos, lo cual es contrario a todo principio de sostenibilidad.

A partir de esta reflexión surgió a finales de 2011 Berreibar (en colaboración con el equipo de sociólogos monoDestudio y con el respaldo del Ayuntamiento de Eibar), un proyecto de investigación que quería estudiar las posibilidades relativas a la generación de espacios de uso productivo en talleres vacíos, recuperando el patrimonio industrial y a la vez promoviendo su valor.

La investigación comenzó en Eibar, aunque el propósito es formular estrategias para la recuperación urbana aplicables a otros pueblos y ciudades del territorio; estrategias basadas en políticas urbanas más sociales: no se trata únicamente de reconvertir de manera proactiva edificios industriales obsoletos, sino de poner en marcha un proceso regenerador integral, que impulse el emprendizaje local, creativo e innovador, ensayando un modelo económico verde, de escala pequeña, social y en red, y fomentando a la vez el empleo y nuevas sinergias. Berreibar, basándose en la gestión participativa en los usos del espacio y creando un ecosistema social complejo, ha tratado de ser generador de otros proyectos.

El objetivo concreto de Berreibar ha sido llevar a cabo la recuperación proactiva de un edificio industrial específico, donde poner en marcha este proceso experimental, con el fin de crear un modelo de reutilización que funcione como experiencia piloto. Hablamos de recuperación proactiva ya que se quiere dejar al margen las costosas reconversiones habituales, recuperando un edificio mediante el uso y la participación de lxs ciudadanxs. En el plano teórico-investigativo, la idea ha sido conectar en forma de red estos distintos agentes y ensayar su capacidad para incidir sobre la construcción colectiva de su propio hábitat.

Para sacar el proyecto adelante es imprescindible la implicación de tres agentes fundamentales:

. USUARIXS: personas emprendedoras que quieren desarrollar su actividad compartiendo el espacio reutilizado.

. PROPIETARIXS: dueñxs de edificios vacíos, que quieren que dichos espacios vuelvan a generar actividad, junto con rentabilidad.

. INSTITUCIONES: que tienen el interés publico en regenerar los espacios de la ciudad y en promover el empleo.

A raíz de esta experiencia concreta, el objetivo teórico de la investigación ha sido definir un protocolo de actuación para la realización de reconversiones proactivas de espacios industriales en desuso, tratando 5 aspectos fundamentales:

. GESTIÓN SOCIAL: ¿como crear la red social de usuarixs? ¿que tipo de gestión puede tener un edificio?

. PROGRAMÁTICO: ¿que usos puede albergar un edificio? ¿que posibilidades ofrece?

. JURÍDICO: ¿cuales son los posibles acuerdos legales entre usuarixs, administración pública y propietarixs?

. ECONÓMICO: ¿como plantear una reconversión y puesta en marcha que tenga viabilidad económica? ¿en cuanto a temas de financiación?

. CONSTRUCTIVO: ¿como poner en marcha la reconversión proactiva, a través de una rehabilitación progresiva y sostenible?

Paralelamente a esta investigación, Berreibar ha llevado a cabo una programación cultural con el objetivo de mostrar a lxs ciudadanxs las posibilidades y el valor del patrimonio industrial eibarrés en desuso: después de más de un año de charlas, derivas y talleres, se ha puesto en marcha BEK . Berreibar Ekimen Kulturala (Berreibar Acción Cultural).

.

.

Proiektu hau Eibarko Udala, Donostiako Sustapena eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda del Ayuntamiento de Eibar, Fomento San Sebastián y de la Unión Europea.

eibarko udala

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

UE

.

.

. 0 FASEAREN DOSSIERRA . DOSSIER FASE 0 .

.

. 1 FASEAREN DOSSIERRA . DOSSIER FASE 1 .

.

. monoDestudioren DOSSIERRA . DOSSIER de monoDestudio .

.

AKTUAZIO PROTOKOLOA . PROTOCOLO DE ACTUACIÓN .

.

 

 

.

. BIDEO GEHIAGO . MÁS VIDEOS .

.

Advertisements