ZEA

ZEAZUREZKO ELEMENTU AURREKOITZIAK

2012ko otsailean Zurtek enpresa M-etxearekin harremanetan jarri zen zurezko aurrekoitzitako moduluz osatzen den produktu baten eraikuntza proiektu bat martxan jartzeko. Enpresaren eta M-Etxearen artean ikerketa prozesu bat adostu zen, eta 2013ko maiatza bitartean M-etxeak lan honetan jardun zuen, eskala txikian zein tamaina errealean zenbait prototipo eraikiz eta sortzen ziren arazoei irtenbidea emanez: loturak, korapiloak, pisu espezifikoa, neurriak, modulotasuna, egitura, hermetikotasuna, akaberak etab.

Enpresaren itxieraren ondorioz, enkargua bertan behera gelditu zen eta proiektua ezin izan zen aurrera atera. Hala eta guztiz ere M-etxeak oraindik ere proposamenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta eraikuntza sistema honen diseinuan eta fabrikazioan interesa mantentzen dugu. Hemendik aurrera, erronka hauen inguruko ikerketa bat egin nahi dugu modu generiko batean, eta ez hain espezifikoa edo lantegi konkretu baten makinariaren menpekotasunaren araberakoa.

ZEA autoeraikuntzaren esparruan garatzen da, espazio txikiak sortzeko helburuarekin, solairu batekoak baina konfigurazio askekoak. Erabilerari dagokionez, diseinatutako elementuak erabilera ezberdinak bere gain hartzeko gaitasuna dauka: behin-behineko erabilerarako modulu desmuntagarriak (barrakoi moduko moduluak, instalazio efimeroak, behin-behineko etxebizitzak, aldi baterako zabalpenak), larrialdi egoerak (larrialdietarako etxebizitzak, jangela, kanpainako ospitaleak, komunak), instalazio iraunkorrak (etxebizitzen zabalpenak, komertzio txikia), etab.

Barne espazioetan erabiltzeko sistemaren bariazio baten aukera planteatzen da. Bertsio honetan, ZEA altzari habitagarri eta gela mugikor baten arteko zerbait izango da, eta bere funtzioa espazioen aktibatzailearena izango da, esku-hartzea zail den egoeretarako (industria-nabeak, eraberritzeak, etab.), “barne Har-etxea” bat bailitzan.

Eraikuntzaren aldetik, helburu gisa honako hasiera puntu hauek planteatzen dira:

. Piezak erraz multzogarriak izan behar dira, espazio urrian eramangarri izateko. Bere neurriak furgoneta batean eramangarri izan dadin egokituak izango dira.

. “Zuk zeuk eraiki” kontzeptua jarraitu behar du.

. Sistemako elementuak arinak eta 2 edo 3 pertsonen artean maneiagarriak izango dira.

. Sistemak, ulertzeko, muntatzeko eta mantentzeko erraza izan behar du.

. Piezak arinak izateak, elementu asko sortzera eramango gaitu, junta gehiago sortuko direlarik, ikerketaren aspektu garrantzitsuenetakoa junta hauen diseinuan zentratuko da, hermetikotasuna eta erresistentzia bermatzeko.

. Zimentazio sinple bat izan behar du.

. Sistema kustomizagarria izan beharko da: erabiltzaileak moldatu ahalko du.

 

ZEA

SISTEMA DE COMPONENTES PREFABRICADOS EN MADERA

En febrero del 2012 desde la empresa Zurtek contactaron con M-etxea para poner en marcha un proyecto de investigación enfocado a la construcción de un producto modular prefabricado de madera, fácil de transportar (en una furgoneta), y fácil de montar (entre dos personas). Se acuerda el proceso de investigación conjunta con la empresa, en el cual M-etxea trabaja hasta mayo del 2013, llegando a fabricar varios prototipos experimentales a escala y a tamaño real, buscando solucionar las problemáticas que iban surgiendo: enganches, nudos, peso específico, dimensiones, modularidad, estructura, estanqueidad, acabados, etc.

Debido al cierre de la empresa, el encargo queda paralizado y el proyecto no se puede llevar a cabo. No obstante, M-etxea sigue apostando por la propuesta con gran interés en desarrollar el diseño y la fabricación de este sistema constructivo. Desde ahora, se pretende investigar en torno a dichas inquietudes desde un punto de vista más genérico, y no tan específico y limitado a la maquinaria o sistemas de construcción de una empresa en concreto.

ZEA se desarrolla en el ámbito de la autoconstrucción, con el objetivo de construir pequeños espacios, de una sola planta pero de libre configuración, con el fin de que sean capaces de albergar diferentes usos: módulos desmontables para usos temporales (módulos de barracones, instalaciones efímeras, viviendas y ampliaciones temporales), situaciones de emergencia (viviendas, comedores, hospitales de campaña, aseos), instalaciones permanentes (ampliaciones de vivienda, pequeño comercio), etc.

Se abre la posibilidad de generar una variable del sistema aplicable a espacios interiores. En esta versión, ZEA sería algo entre el mueble habitable y el habitáculo móvil, y su función seria la de activador de espacios, para situaciones donde la intervención es compleja (naves industriales, reformas, etc.), conformándose así como una especie de “Har-etxea de interiores”.

Constructivamente, el sistema debe responder a los siguientes requisitos:

. Las piezas deberán ser fácilmente apilables para facilitar su transporte en grandes cantidades y en poco espacio. Sus dimensiones tienen que permitir el transporte en una furgoneta de dimensiones estándares.

. Debe responder al concepto “constrúyelo tú mismo”.

. Los elementos del sistema deben ser de poco peso y manipulables por 2 o 3 personas.

. El sistema se diseña para facilitar el montaje y el sostenimiento de las piezas durante el mismo.

. La ligereza de las piezas implica que aumente el número de elementos y por tanto la cantidad de juntas resultantes, por lo que una parte fundamental de la investigación, se concentra en el diseño de dichas juntas para garantizar estanquidad y resistencia.

. Debe requerir de una sencilla cimentación.

. El sistema debe ser perfectible y customizable: debe facilitar que el usuario pueda modificarlo.

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapena eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian y de la Unión Europea.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

UE

 

.

 

Advertisements