ERREBAL

ERRPARTE-HARTZE PROZESUA EIBARREN

Errebal orubeko parte-hartze prozesua administrazio publiko eta hiritarren arteko gatazka luzeen ondotik sortu zen.

Orube hau Eibarren dago, hiriko erdigunean, hiriko zentru administratibo eta aisialdi/komertzio zentrutik oso gertu. Hiriaren erdigunean egoteaz gain, hau Eibarko hiri bilbean aurkitu dezakegun orube huts gutxienetarikoa da, beraz, pribiligiatua ere konsideratu dezakegu, arrazoi ezberdin guzti hauengatik.

Alde batetik kokapen guztiz estrategikoa duen orubeaz hitz egiten ari gara, Eibarko beheko auzoan, hiri bilbean guztiz integratuta; garraio publikoen nodoetatik distantzia gutxira (trena, autobus geltokia), baita hiriko ekipamendu garrantzitsuenetatik ere. Bigarrenik, eta kontutan hartuta hiriko orografia konplikatua, orube honek duen balorea azpimarratzea beharrezkoa da, izan ere gune guztiz laua baita. Hirugarrenik, orubea sare komertzialean garrantzi haundia duen gune batean dago eta erabat irisgarria. Kontutan hartuta eibarko ekonomia maila haundi batean ere aktibitate komertzialen inguruan antolatzen dela, benetan kontutan hartu beharreko datua.

Hiriko merkatua bertan kokatuta egon ondoren, eta merkatu hau gune komertzial haundi batez ordezkatzeko nahi politikoaren porrotaren ondotik, gaur egunean orubea hutsik aurkitzen da, eta aparkaleku gisa erabiltzen da.

Aipatutako hiri eta giza baloareengatik, urte guzti hauetan zehar hainbat plataforma eta giza mugimendu sortu dira, honen inguruan irtenbide bat bilatu nahian; beti ere parte-hartze eta jasangarritasunean oinarrituak. (jendarte, arkitektura, ekonomia eta ingurugiro jasangarritasuna).

M-etxearen esku-hartzea, monoDestudio soziologo taldearekin elkarlanean, egoeraren ezagutza batean oinarritu zen, eta ondoren garatutako bi tailerretan: Diagnostiko tailerra eta Proposamen tailerra. Hauen ondorio gisa argi eta garbi ikusi zen hiritarren apostua gunearen izaera komertziala mantentzen duen interbentzio baten aldekoa zela, erabilera anitzeko ekipamendu baten sorrerarekin, hiri mailan honen beharra haundia baita.

Prozesuaren ondoren ‘jarraipen’ fase bat izan zen, izan ere administrazio publikoak orubearen diseinua definituko zuen ideia lehiaketa bat aurrera eramatea erabaki baitzuen. M-etxea eta monoDestudio lehiaketan zehar aholku emateaz arduratu ginen, parte-hartze prozesuaren emaitzekin bat eginik, baita orain arte hiriko kolektiboekin egindako kontaktua mantenduz ere.

Lehiaketa 5 finalisten izendapenarekin amaitu zen, eta berriro herritarrei ireki zitzaien prozesua 5 proposamen irabazleen aurkezpen publiko bat eginez. Jarraipenerako azken tailer bat egin zen, eta bertan orubearentzat gehien egokitzen den proiektua aukeratu zen. Tailerrean proiektuaren puntu ahulak eta proposamen berriak ondorioztatu ziren, oinarrizko proiektuaren garapen fasean kontutan izan zitezen.

.

ERREBAL

PROCESO PARTICIPATIVO EN EIBAR

El proceso participativo en el solar de Errebal nace alrededor de una larga historia de conflicto entre administración pública y ciudadanía.

El solar de Errebal se encuentra en Eibar, en una zona central de la ciudad, muy próxima al centro administrativo y de ocio/comercio. Es uno de los pocos solares vacíos que encontramos en el casco urbano de la ciudad, y se puede considerar privilegiado por varias razones.

En primer lugar su situación es claramente estratégica, ya que se encuentra en la zona baja de Eibar y totalmente integrado en la trama urbana, a poca distancia de los nodos de transporte público más importantes (tren, estación de autobús) y de los más importantes equipamientos urbanos de la ciudad. En segundo lugar, y teniendo en cuenta la complicada orografía de la ciudad, cabe destacar el valor añadido de dicho solar, ya que se trata de una zona totalmente llana. En tercer lugar, el solar se encuentra en el medio de la zona más significativa de tejido comercial a pie de calle de la ciudad, siendo el comercio una de las actividades que actualmente destaca mayormente a nivel económico en la ciudad de Eibar.

El solar, que antiguamente albergaba el Mercado de Abastos de la ciudad, tras la voluntad política de sustituirlo con un centro comercial de grande escala, y el fracaso de dicho proyecto, se ha quedado vacío para varios años.

Visto su valor urbano y social, a lo largo de lo años han nacido plataformas y movimientos sociales que requerían una intervención, basada en la participación y en la sostenibilidad social, arquitectónica, económica y ambiental.

La intervención de M-etxea, en colaboración con el equipo de sociólogos monoDestudio, se ha llevado a cabo con un estudio previo de la situación y dos talleres, el primero de Diagnóstico y el segundo de Propuesta, que han destacado una clara voluntad de la ciudadanía de promover una intervención que mantenga el carácter comercial de la zona, integrada con la inserción de un equipamiento multiusos, carencia importante en la ciudad.

Al proceso ha seguido una fase de seguimiento, ya que por parte de la administración publica se ha decidido de promover un concurso de ideas para definir la arquitectura de la intervención. M-etxea y monoDestudio han asesorado dicho concurso, para garantizar que se amoldase a los resultados del proceso de participación, y asegurar el mantenimiento de los contactos con el colectivo de ciudadanxs que se ha ido formando a lo largo de los talleres del proceso de participación.

El concurso se ha concluido con la designación de 5 finalistas, y desde este momento el proceso se ha vuelto a abrir a la ciudadanía, a través de una presentación pública de las 5 propuestas ganadoras y un taller final de Seguimiento, en el cual se ha seleccionado el proyecto más adecuado para el solar. En el taller se han deducido también sugestiones y punto débiles de dicho proyecto, para que se tomen en cuenta en la fase de desarrollo de proyecto básico.

.

. PARTE-HARTZE PROZESUAREN ONDORIAK . CONCLUSIONES DEL PROCESO PARTICIPATIVO .

.

. PARTE-HARTZE PROZESUAREN JARRAIPENA . SEGUIMIENTO DEL PROCESO PARTICIPATIVO .

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapena eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian y de la Unión Europea.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

UE

.

.

.

.

.

Advertisements