TXIRIN-GAILUA

TABEGIAKO GAILU MUGIKORRA

Txirin-gailua, izenak dioen bezala, gailu mugikor bat da, espazio publikoa okupatuz ekintza desberdinak egiteko erabili daitekeena (pedagogikoak, artistikoak, kulturalak, aisia…)

Horrelako gailu bat sortzeko beharra Tabakalera Hezkuntza taldearen eta Donostiako Egiako zenbait eragile eta auzotarren artean izandako harremanekin hasi zen. Auzoan espazio publikoa antolatu, erabili eta bizitzeko nahi desberdin bat hauteman zen: tramankulu honek ekintzak kalera irten daitezen lagunduko du, espazio komunen transformaziorako tresna indartsu bat bilakatuz. Aldi berean, kudeaketa kolektibo bat izango du eta auzoko eragileen artean kontaktua eta lankidetza sustatuko du.

Ideia eta diseinu fasea 2013ko abenduan hasi genuen, Tabakalerak antolaturiko Winterlab tailer irekien barnean. Hurrengo hilabeteetan zehar lan saio gehiago egin dira, eta eragile eta auzotar gehiago inguratu dira proiektura, Txirin-gailua tresna gero eta kolektiboago bat bihurtuz.

Behin diseinua zehaztu ondoren hiru eguneko tailer ireki bat antolatu zen, Hirikilabs-eko lagunekin batera, Txirin-gailua eraikitzeko. “Berreskuratu, berrerabili eta birziklatu”-ren filosofia erabili da, maker-en etika eta ezagutza partekatuaren kultura.

Diseinu eta eraikuntza faseen ondoren, kudeaketaren arazoari heldu zitzaion, Txirin-gailua tresna kolektibo bat izanik edozein pertsona edo kolektibok eska baitezake ekintza sozio-kulturalak antolatzeko. 2015ko urrira arte, Txirin-gailua Egiako Txondorra Kultur Gune autogestionatuaren lokaletan gorde zen, eta eskaerak haren webean egin zitezkeen. Kudeaketa eta espazio arazoak medio, Txirin-Gailua Antiguoko Txantxarreka Gaztetxearen esku utzi zen, hauen erabilerarako, eta hiritarrei irekia den tresna kolektibo izaten jarraituko du.

Txiri-gailua eraiki ahal izateko jarraibideak El Recetario webgunean aurki daitezke. Gune hau diseinu ekologikoa, hondakinen berrerabilpena eta open-source kultura ikertu eta zabaltzeko plataforma bat da, Makea Tu Vidako lagunek sortua eta bultzatua.

.

TXIRIN-GAILUA

DISPOSITIVO MÓVIL PARA EGIA

El Txirin-gailu es un dispositivo móvil capaz de funcionar como soporte de diferentes actividades (pedagógicas, artísticas, culturales, de ocio…), permitiendo a sus usuarixs habitar el espacio público.

La necesidad de creación de un dispositivo de este tipo nace durante el proceso de contacto que se establece entre el equipo de Hezkuntza de Tabakalera y algunos colectivos y agentes del barrio de Egia de Donostia. En el barrio se detecta la voluntad de articular, utilizar y habitar de formas distintas el espacio público: este artefacto, que quiere ser una infraestructura para acontecimientos, permitirá estar y proponer acciones en la calle, convirtiéndose en una herramienta potente de transformación del espacio común. A la vez, teniendo una gestión colectiva, permitirá impulsar el contacto y las colaboraciones entre agentes del barrio.

La fase de ideación y diseño participado comenzó en diciembre del 2013, dentro del marco de los talleres abiertos Winterlab, organizados por Tabakalera. A lo largo de los últimos meses se han realizado varias sesiones a las que se han ido sumando agentes y particulares del barrio, volviendo el Txirin-gailu una herramienta cada vez más colectiva.

Una vez definido el diseño, se ha organizado un taller abierto de tres días de duración en él que se ha construido el Txirin-gailu, junto con lxs amigxs de Hirikilabs, teniendo como filosofía de acción la aplicación de las 3R (recuperar, reutilizar, reciclar), la ética maker y la cultura del conocimiento compartido.

Tras las fases de diseño y construcción, se ha abordado la problemática de la gestión, ya que siendo el Txirin-gailu una herramienta colectiva, cualquier persona o colectivo puede solicitar su uso para actividades de carácter socio-cultural. Hasta octubre de 2015 el Txirin-gailu ha sido guardado en los espacios de Txondorra Kultur Gunea, centro cultural autogestionado situado en el barrio de Egia, y las solicitudes se gestionaban a través de su web. A raíz de problemas surgidos con la gestión y el almacenamiento, el Txirin-gailu ha sido trasladado a los espacios del Gaztetxe del barrio de Antiguo Txantxarreka, manteniendo la filosofía de herramienta colectiva de uso abierto a la ciudadanía.

Las instrucciones para realizar tu propio Txirin-gailu se pueden encontrar en la pagina web El Recetario, plataforma de investigación en el ámbito del diseño ecológico, la reutilización de los residuos y el open-source, iniciativa creada e impulsada por lxs amigxs de Makea Tu Vida.

.

.

txirin_gailu zirriborroa

proposamena 2

.

.

.

.

.

Advertisements