IRIMO

INDUSTRIALDEKO BERRESKURAPENERAKO AUZOLANA

Urretxutik Irimo lantegia zena eta industrialde osoa berreskuratzeko prozesua abiatu duten herritarren gonbidapena jaso genuen. Talde honek bilera eta eztabaida ezberdinak antolatu ditu inguru horretako ekintza kulturala eta ekonomikoa supertzeko asmoz, beti ere herrigintza ulertzeko eredu jasangarri eta parte-hartzailea oinarri.

M-etxearekin batera Madriletik etorritako Todo Por la Praxis (TXP) eta We Diseñamos izan genuen. Helburua Sarraldeko laborategi inguruko eremuaren lehen atonketa egitea zen. Horretarako lehenbiziko tailer batean egin beharko ziren lanak definitu ziren parte hartzaile guztiekin batera. Eremuaren eraldaketarako lehenengo pausuaren estrategia garatu zen. 2014 urte bukaeran bertan antolatu behar zen lehenengo ekintza aitzaki (merkatu soziala), espazioaren gutxieneko egokitze bat planeatu zen, betiere “segurtasuna” eta “bisibilizazioa” lehen helburu zirela.. Horrela, ingurua atseginago izateko espazio berdeak sortzea, eszenatoki baten sorrera, mobiliarioaren eraikuntza, ibilbideen mugatzea, paretak margotzea eta argiaren instalazioa bezalako proposamenak atera ziren.

Proposamen horietatik abiatuta, egingo ziren lanen plangintza eta diseinu lanei ekin genion. Altzarien diseinua garatu zen, eraikitzeko beharrezko dokumentazioa prestatu eta gainontzeko lanak egiteko beharrezko materialen zerrenda osatu zen. Lan hauek egin bitartean auzolan egunetarako deialdia zabaltzen joan zen.

Auzolana hiru egun jarraiez planteatu zen, abenduak 18-19-20 bitartean. Irimoko Talde Motorra, M-etxea, TXP eta We Diseñamos-ez gain, inguruko bizilagun eta talde ezberdinak gerturatu ziren, Izan Gabe arte kolektiboa bezala. Lehenbizi lana eta materiala antolatu eta eremuko garbiketa lanak egin ziren. Horrekin batera arriskua izan zezaketen espazioetara sarrerak mugatu genituen. Ondoren belarguneak sortzen hasi ginen, hauek joango ziren espazioa markatuz. Eszenatokiaren egitura metalikoa muntatzen hasi ginen ere. Bigarren egunean eszenatokiaren oholtza kokatzen hasi ginen, paretak margotzen eta altzarien eraikuntzarako plangintza lantzen. Hirugarren egunean altzariak eraiki eta falta ziren erramateak amaitu ziren.

Lan handia egin zen hiru egunetan zehar, espazioa eraldatzeko efektu kolpe handia! Eskerrak Irimo Talde Motorrari, bertara gerturatu ziren pertsona guztiei, Izan Gabe Arte kolektiboari, TXP-eri eta We Diseñamos-eri!!!

 

IRIMO

AUZOLAN PARA RECUPERACIÓN DE LA ZONA INDUSTRIAL

Recibimos desde Urretxu una invitación por parte de un grupo ciudadano que ha comenzado un proceso para recuperar la fábrica Irimo y el resto de la zona industrial. Este grupo ha organizado diversas reuniones y debates con el fin de revitalizar la acción cultural y económica del entorno, teniendo siempre como base un urbanismo sostenible y participativo.

Junto a M-etxea tuvimos a los colectivos de Madrid Todo Por la Praxis (TXP) y We Diseñamos. El objetivo era realizar una primera adecuación de la zona de alrededor del laboratorio Sarralde. Para ello se realizó un primer taller con el fin de definir los trabajos a realizar junto con todxs lxs participantes. Se desarrolló una estrategia para dar el primer paso en el cambio del entorno. Con la excusa de la primera actividad (mercado social) que se iba a llevar a cabo allí a finales del 2014, se planeó una adecuación mínima del espacio, teniendo siempre como primer objetivo la “seguridad” y la “visibilidad”. De este modo se propusieron intervenciones como la creación de espacios verdes, la creación de un escenario, construcción de mobiliario, limitación de los recorridos, pintado de las paredes o la instalación de luz.

Partiendo de estas propuestas, comenzamos con la planificación de los trabajos a realizar y con el trabajo de diseño. Se desarrolló el diseño del mobiliario, preparamos la documentación necesaria para su construcción y realizamos un listado del material necesario para el resto de trabajos a realizar. Durante esta fase se fue difundiendo la convocatoria para los días de trabajo colectivo.

El trabajo de construcción se planteó en tres días consecutivos, entre el 18-19-20 de diciembre. Además del Grupo Motor de Irimo, M-etxea, TXP y We Diseñamos, se acercaron vecinxs y diferentes grupos del entorno, como el colectivo artistico Izan Gabe. Primero se organizó el material y los trabajos a realizar y se comenzó a limpiar el entorno. Junto a ello se limitaron los accesos a los espacios potencialmente peligrosos. Posteriormente comenzamos a crear los espacios verdes. Empezamos también a montar la estructura metálica del escenario. El segundo día se comenzó a colocar el entarimado del escenario, a pintar las paredes y a planificar la construcción de mobiliario. El tercer día se construyó el mobiliario y se terminaron los remates que faltaban.

¡Se realizó un gran trabajo durante tres día que ayudó a dar un gran golpe de efecto en la transformación del espacio! Muchas gracias al Grupo Motor de Irimo, a todxs lxs que os acercasteis allí, al colectivo artistico Izan Gabe, a TXP y a We Diseñamos.

 

 

Advertisements