TXIRIN-TBK

TXTTABAKALERARAKO GAILU MUGIKORRA

Txirin-gailua proiektuko esperientziaren ondoren (Donostiako Egiako auzotarrekin batera burututako espazio publikoa erabilitzeko gailu mugikorra),  Tabakalera proiektu kulturalaren barne erabilerarako dispositibo berri bat diseinatu eta egiteko ideia sortu zen, Hezkuntza taldearen ekintzetarako hain zuzen ere.

2.0 Txirin-gailu hau dispositibo malgu gisa sortu zen, ekintza ezberdinentzat euskarri gisa eta espazio publikoan mediazioari bideratutako ekintzak gauzatzeko balioko duena (ekintza pedagogikoak, artistikoak, kulturalak, aisialdikoak…). Egiako Txirin-gailua ez bezala,  hau barne erabileretarako pentsatua dago, nahiz kanpo-espazioetan erabiltzeko aukera ere eman. Gailu honen helburua Tabakalerako programa kulturalaren zati bat eraikinaren barnean eta espazio publikoan gauzatzea ahalbidetzea da.  Inguru urbanoa bizitzeko beste era batzuk aztertzeko nahietik sortu zen; ekintza batzuk kalera eramateko, normalean espazio itxietan gauzatzen direnak hain justu. Beste alde batetik, Tabakalera proiektua sozializatzeko asmoz, bertako programaketa instalazioetatik kanpo atera zen, Egia auzora eta bertako bizilagunengana hurbilduz.

2014ko abendutik aurrera, dispositiboaren diseinu kolektiboarekin lanean jarri ginen, M-etxeak dinamizaturiko tailerrak antolatuz, non Tabakalera proiektuko talde ezberdinek parte hartu zuten. Tailer honetan, diseinuak bete beharreko baldintzak, ezaugarriak, erabilera baldintzak, mantenua eta ekintzen programaketa definitu ziren.

4 hilabete inguru lanean eman ondoren, apirilean gailuaren eraikuntza hasi zen. Eraikuntza Hirikilabs-eko espazioetan (Tabakalerako hiri-laborategietan) burutu zen, M-etxeak dinamizaturiko 10 saioetan, non Tabakalerako langileek eta gailuaren etorkizuneko erabiltzaileek parte hartu zuten.

Txirin-TBK gurpildun egitura bat da, zeinak proiekzioak, kontzertu txikiak, erakusketak eta barne edo kanpo hitzaldiak gauzatzeko aukera ematen duen. Dispositibo honek alde batetik elementu finko batzuk daramatza, elikatze bateria, led tirazko iluminazio sistema, mixer bat eta bozgorailuak esaterako; eta bestetik elementu mugikorrak, proiektorea, Txirin-Tabureteak (Benedetta Orsoli artista textilarekin batera asmatuak), tailerretarako material ezberdina, etab. Txirin-TBK, gaineko euskarriaren azalera bikoizteraino zabaldu daiteke eta espazioa ere kolonizatu dezake inguru urbanora lotu daitezkeen soka-tirante batzuei esker eta aldi berean informazioa eskegitzeko eta zonaldeak bereizteko erabili daitezkeenak. Gainera minimora txikitzeko aukera ere ematen du, gailuaren Txirin-Motxila bertsioa ere sortu baitzen, bizkarrean eramateko aukera emanez.

Hasierako ekintzak maiatzean gauzatu ziren, TXIRIN-GAILUA KALERA! lemapean. M-etxeak antolatu eta dinamizatu zuen Jolastu-Eraldatu-Jolastu tailerra izan zen ekintzetako bat, non jolasaren bitartez gure ingurua eraldatzeko aukerak esperimentatu ziren. Material arrunt, birziklatua eta kontestutik ateratakoa erabiliz, kalea egongela publiko batean eraldatu genuen, eta pasozko lekutzat erabiltzen den espazioa (Bilbo plaza), elkartzeko, jolasteko eta hitz egiteko parada ematen zuen lekuan bilakatu genuen. Honi guztiari, espazioen erabileraren eta haurrek espazio publikoetara duten irisgarritasunaren inguruko hausnarketa gehitu behar zaio.

.

TXIRIN-TBK

DISPOSITIVO MÓVIL PARA TABAKALERA

A raíz de la experiencia con el proyecto Txirin-gailua (un dispositivo móvil de activación del espacio público por la ciudadanía, llevada a cabo junto con lxs vecinxs del barrio de Egia de Donostia), surgió la idea de diseñar y realizar un nuevo dispositivo, para uso interno del proyecto cultural Tabakalera, concretamente para la actividad del equipo de Mediación.

Este Txirin-gailu 2.0 nace como un instrumento flexible, que debe servir de soporte para diferentes actividades, enfocadas a la mediación en el espacio público (pedagógicas, artísticas, culturales, de ocio…). A diferencia del Txirin-gailua de Egia, está pensado principalmente para un uso interior, aunque deja la posibilidad de utilizarse en el exterior. La idea es que el dispositivo sirva para desarrollar parte del programa cultural tanto dentro del edificio como fuera, en el espacio público. Trasladar alguna de las actividades a la calle, sobre todo actividades que habitualmente se realizan en espacios cerrados, viene de la voluntad de investigar otras maneras de habitar el entorno urbano, y con el objetivo de socializar el proyecto Tabakalera, creando una herramienta para llevar su programación más allá de sus instalaciones, acercándola así al barrio de Egia y a sus habitantes.

A partir de diciembre del 2014 se pone en marcha el trabajo conjunto de diseño del dispositivo, organizado por talleres internos dinamizados por M-etxea donde participan diferentes equipos del proyecto Tabakalera, definiendo las exigencias, las características del dispositivo, los condicionantes dictados por el uso, mantenimiento y programación de las actividades.

Después de alrededor de 4 meses trabajando en el diseño, en abril empezó la construcción del dispositivo. La construcción se desarrolló en los espacios de Hirikilabs, el laboratorio ciudadano de Tabakalera, en 10 sesiones dinamizadas por M-etxea en las que han participado lxs trabajadorxs de Tabakalera, futurxs usuarixs del dispositivo.

Txirin-TBK consiste en una estructura con ruedas que permite realizar proyecciones, pequeños conciertos, exposiciones o charlas en el interior y en el exterior. El dispositivo lleva equipamientos fijos, como una batería para la alimentación, un sistema de iluminación a tira de led, un mixer y altavoces, y elementos que se pueden quitar y poner según sea necesario, como un proyector, los Txirin-Taburetes (ideados junto con la artista textil Benedetta Orsoli), materiales para talleres, etc… El Txirin-TBK puede expandirse, duplicando la superficie de apoyo superior, puede colonizar el espacio, gracias a unas cuerdas tirantes que se pueden enganchar al entorno urbano y usar para colgar información o delimitar zonas, o puede reducirse al mínimo, ya que existe en la versión Txirin-Mochila, un mini Txirin-TBK que se puede llevar en la espalda.

Entre las primeras actividades que se han llevado a cabo desde la mitad de mayo, bajo el lema TXIRIN-GAILUA KALERA!, una fue organizada y dinamizada por M-etxea, el espacio-taller Jugar-Transformar-Jugar, en el cual hemos experimentado con las posibilidades del juego para transformar nuestro entorno. A partir de materiales sencillos, reutilizados y descontextualizados convertimos la calle en una sala de estar pública, donde mucha gente se reunió a jugar y charlar en un sitio donde antes solo había utilizado de paso (la plaza Bilbao). A esto añadimos una reflexión acerca del  debate pendiente sobre los usos y accesibilidad de los espacios públicos por parte de niñas y niños.

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapena, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian, de Diputación Foral de Gipuzkoa y de la Unión Europea.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)gipuzkoako foru aldundia

UE

 

.

 

 

.

.

Advertisements