HAR-ETXEA . SNTK BESÒS LAB

HAR

CAN PEIXAUET-EKO KUPULA

Har-etxea egitura iragankor autoeraikigarri bat da, M-etxea, Straddle3 eta Todo por la Praxis-en elkarlanean eta iDensitat-en laguntzarekin sortua, eta hiri-hutsuneetako aktibatze gailu bat da.

Egitura korapiloetan lotutako altzairuzko barrez osatzen da eta PVC lona batez estaliz ertzetan bi kupula erdi dituen ganga-formako espazio bat sortzen da. Forma eta tamaina desberdinetan muntatu daiteke, baina osakera arrunta burutzerakoan kirol anitzeko pista baten neurriak hartu dira abiapuntu gisa, alboko harmaila eta guzti (30×15 metro – 450 m2).

Egitura hau hiri aktibatzaile bezala jaio zen, degradatutako hiri-espazioak transformatzeko helburuarekin, bertako hiritarrak izanik aktibatzaile eta erabiltzaile. Ekipamendu honek duen izaera parte-hartzaile eta integratzailea medio, bertan burutuko diren aktibitateak eta guztiaren planifikazioa komunitatean burutuko da, tailer irekien bidez. Hiritarra protagonista izango den proiektu berriak eta sinergiak sortuko ditu.

Lehen aldiz Har-etxea Errenteriako (Gipuzkoa) Pontika auzoan kokatu zen, erabilerarik gabeko orube publiko batean. Proiektua 2012ko martxoan jarri zen martxan Kabia – Espazioa KreaKtiboa izenarekin, eta kultura, kirola, jendartea eta aisialdia nahasten zituzten ekintza ugari burutu ziren, hainbeste, non egonaldia 3tik 5 hilabetera luzatu behar izan baitzen. Kabia-ren arrakastaren ostean Har-etxea Madilgo Campo de Cebadara eramateko saiakera egin zen lehendabizi, eta Marseillako Yes We Camp orubera ondoren; baina 2014ko ekaina bitartean geldirik egon zen, Bartzelonara eraman zen arte: Santa Coloma de Gramenent-era, Can Peixauet gunera, Besòs ibaiaren ertzean.

Can Peixauet auzo desberdinen mugetan dago eta jendarte oso heterogeneoa izateagatik da ezagun. Har-etxearen instalazioak auzoak Besòs ibaiarekin duen harremana sendotzea du ardatz, egungo espazioen erabilera aldatzea, eta auzotarrek ibai ertzeko espazio publikoekiko duten jarrera transformatzea. Proiektuak SNTK BESÓS LAB izena hartu zuen, iDensitat-ek sustatu eta Besòs-ko Partzuergoak eta Santa Coloma de Gramenet-eko udalak bultzatu zuten. Har-etxea 2014ko urria bitartean egongo da Santa Coloman eta SNTK BESÓS LAB-ek antolatutako ekintzez gain beste hainbat gehitu daitezke: edozein elkarte edo kolektibok bere ekintzak burutu ditzekete bertan proposamenak Santa Colomako Udaleko korreora bideratuz: SNTKBesosLab@gramenet.cat

Kabia-ren arrakastaren ostean Har-etxea hirigune gehiagotara zabaltzea da asmoa. Hiri-hutsune berrien bila gabiltza, etorkizun hurbilean erabilerarik izango ez duten espazioak. Denboraldi batez espazio estali eta erdi-babestu bat eskeiniko du, aktibitate lapiko bilakatuz, inguruneari hobekuntza bat eskeiniz, eta behin egitura desmuntatzen denean aldaketak bertan mantendu daitezen lan egingo da.

.

HAR-ETXEA . SNTK BESÒS LAB

CÚPULA DE CAN PEIXAUET

Har-etxea – en euskera “casa de gusano” – es una estructura efímera autoconstruible, que nació a raíz de la colaboración entre M-etxea, Straddle3 y Todo por la Praxis, contando también con el apoyo de iDensitat, y es un dispositivo de activación de vacíos urbanos.

La estructura se compone de barras de acero unidas por nudos y se cubre con una lona de PVC, creando un espacio abovedado con dos medias cúpulas en las extremidades. Aunque se pueda montar en diferentes formas y dimensiones, para su configuración estándar se han tomado como punto de partida las dimensiones necesarias para que albergue una pista multideportiva estándar y una grada lateral (30×15 metros – 450 m2).

La estructura nace como activador urbano, con el objetivo de transformar, junto con lxs propixs vecinxs, espacios urbanos degradados en lugares que puedan ser utilizado por y para la ciudadanía. El carácter participativo e integrador de este equipamiento portátil prevé que tanto la instalación, como la planificación y despliegue de las actividades, se desarrollen en forma de talleres abiertos a la comunidad, generando nuevos proyectos y sinergias, en las cuales lxs protagonistas deben ser lxs ciudadanxs.

Como primera instalación, Har-etxea ha sido situada en el barrio de Pontika de Rentería (Gipuzkoa), en un solar público en desuso. El proyecto, que se activó en marzo del 2012, recibió el nombre de Kabia – Espacio CreaCtivo, y contó con un intenso calendario de actividades de tipo social, cultural, lúdico, deportivo etc, llegando a la necesidad de extender la duración de la instalación (prevista para 3 meses) a los 5 meses. Después de la exitosa experiencia de Kabia, Har-etxea ha tratado desplazarse antes a Madrid, al Campo de Cebada, y en un segundo momento a Marsella, a la zona de Yes We Camp; pero varios impedimentos técnicos han obligado que la estructura se quedase parada hasta junio 2014, cuando se ha trasladado a Barcelona, a Santa Coloma de Gramenet – zona de Can Peixauet, al lado del río Besòs.

Can Peixauet es una zona de límites entre barrios y es caracterizada por un tejido social heterogéneo. La instalación de Har-etxea tiene como objetivo reforzar la relación del barrio con el río Besòs, transformándolo su uso social, y poner en marcha una experiencia de cercanía, entre los barrios más próximos al río y sus habitantes y el espacio público. El proyecto recibe el nombre de SNTK BESÓS LAB, es impulsado por iDensitat y está promovido por el Consorcio del Besòs y el Ayuntamiento de Santa Coloma de Gramenet. Har-etxea se quedará en Santa Coloma hasta octubre del 2014, y a las actividades ya programadas por SNTK BESÓS LAB se pueden añadir otras: cualquier entidad o colectivo que quiera proponer actividades abiertas a todos puede hacer sus propuestas en el Ayuntamiento de Santa Coloma mediante el correo: SNTKBesosLab@gramenet.cat

Tras estas dos instalaciones en País Vasco y en Cataluña, se pretende que Har-etxea siga trasladándose a diferentes ubicaciones urbanas. Se buscan vacíos urbanos, es decir espacios sin construir caracterizados por un futuro próximo sin uso, por no tener una adecuación mínima. Proporcionando un espacio urbano cubierto y parcialmente protegido, que funcione como contenedor de actividades, se trata de lograr una mejora permanente del entorno, que permanezca una vez que la estructura se traslada a su próxima ubicación.

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapenaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

.

.

.

.

.

.

.

.

Advertisements