PASILEKU

PASPARTE-HARTZE PROZESUA GERNIKA-LUMON

Pasilekuko gunearen inguruko parte-hartze prozesua Gernikako administrazioaren erantzun ezaren aurrean Pasileku eraikina eta inguruko hiri-espazioarentzat proiektu bateratu baten lorpenerako bidea zabaltzeko sortu zen.

Gernika-Lumoko Pasealekua, gernikarrek Pasileku deiturikoa, herriaren bihotzean kokatzen da, komertzio eta ekipamendu gune nagusien eta hain ezaguna den Gernikako arbola eta Juntetxearen artean, eta Gernika-Lumoko ondare babestu bezala dago katalogatua.

XIX. mendearen amaieran bertan kokatzen zen Gernika-Lumoko lehen frontoiaren gainean mutilen zein nesken eskolak eraiki ziren, plazaren alde banatan. Bi eraikinen azpiko arkupeak lorategi-plaza zabala inguratzen zuen, Pasileku izenez ezagutzen den gunea osotuz. Hainbat eta hainbat gernikarrek bere umetako eskolako egunak pasa zituzten eraikin hauetan eta plaza herriko ekintza gehienen kokaleku bilakatu zen: festak, dantzaldiak, merkatuak… Herriko bizitza gertatzen zen gunea zela esan dezakegu.

Azken hamarkada honetan eskolak beste instalazio berriagoetara pasa zirenean hasi zen Pasilekuaren gainbehera. Umeen klaseak hartu zituzten eraikin hauei beste erabilera bat emateko bidean proiektu anitz proposatu dira, baina administrazioan desadostasunak zirela eta ez da bat ere burutzera iritsi. Bien bitartean  eraikinetako bat eta arkupeak okupatzen joan dira erabilera ezberdinekin (bulegoak, zaharren egoitza, dantza talde baten egoitza eta txiki park bat) Pasilekuaren erabilera egitura eta dinamika berriak sortuz.

Bilakaera honetan, ordea, Pasilekuak herritarrentzat zuen erakargarritasuna galdu du eta egun gune azpierabilia da, bai espazio publiko moduan, bai eraikinetako bat hutsik dagoelako, herriko gune garrantzitsuenetako hau ahazterako bidean geratu delarik. 

Testuinguru honetan Gernika-Lumoko kultur taldeen bilkura den Kultura Batzordeak Pasilekurako proiektu bat idazteko parte-hartze prozesu bat bultzatu zuen, herritar eragile ezberdinekin lantalde bat osatuz.

Moskeo kanpaina bat eta gero, M-etxearen lana parte-hartze prozesua gidatzea izan zen, Pasilekua berriz ere herritarrentzako eskuragarri eta erabilgarri izan dadin faktore berriak definituz. Horretarako aurre lanketa bat eta bi tailer burutu ziren, diagnostiko tailerra lehenik eta proposamen tailerra ondoren. Bertan gune honek eskaintzen dituen aukerak baloratu ziren eta Pasilekuak herritar guztientzako zabalik dauden zerbitzuen kokaleku aparta dela ikusi zen, Kultur Etxearen osagarri modura bertan gabezia larriak dituzten zerbitzuak osatu eta zabalduz.

Egun Pasileku Lantaldeak hartu du bere esku prozesuaren jarraipena, plazaren inguruko hausnarketa proposatuz.

 

PASILEKU

PROCESO PARTICIPATIVO EN GERNIKA-LUMO

Ante la falta de iniciativa por parte de la administración pública de Gernika, el proceso de participación en torno al Pasileku nace con la intención de abrir una vía para conseguir un proyecto común para el edificio y el espacio urbano a su alrededor. 

El Pasealeku de Gernika-Lumo, conocido como Pasileku por lxs gernikarras, se encuentra enclavado en el corazón del pueblo, entre la principal zona comercial y de equipamientos de la localidad y el ámbito histórico de la Casa de Juntas y el Árbol de Gernika, y está catalogado como patrimonio protegido. 

Allí, a finales del siglo XIX, sobre el primer frontón levantado en Gernika-Lumo, se construyeron las escuelas, a un lado para los chicos y al otro para las chicas. Los pórticos inferiores de ambos edificios rodeaban una amplia plaza ajardinada, y todo ello conformaba el ámbito conocido como el Pasileku. Muchxs gernikarras pasaron sus años de colegio en estos edificios y su plaza se convirtió en el emplazamiento de gran parte de los eventos de la localidad: fiestas, bailes, mercados… siendo el espacio más vivo y social de Gernika.

En esta última década, con el traslado de sus escuelas a unas instalaciones más idóneas, comenzó el declive del Pasileku. Se presentaron varios proyectos para reutilizar los edificios que antes acogieran las aulas infantiles, pero debido a los desacuerdos en la administración no se llegaron a llevar a cabo. Mientras tanto, se fueron ocupando los pórticos y uno de los edificios con diferentes usos (oficinas, la casa de lx jubiladx, la sede un grupo de danza y un txiki park), reestructurando el esquema de actividades del Pasileku y generando nuevas dinámicas.

Sin embargo, en esta transformación, el Pasileku ha ido perdiendo el atractivo que antes tenía para lxs ciudadanxs hasta ser hoy en día un lugar infrautilizado, bien como espacio público, bien por el abandono de uno de sus edificios, camino de quedar en el olvido como lugar emblemático del pueblo.

En este contexto la asamblea de agrupaciones culturales de Gernika-Lumo, la Kultura Batzorde, hizo un llamamiento para impulsar la redacción de un proyecto, impulsando el proceso participativo y conformando con diferentes agentes ciudadanos un grupo de trabajo.

Después de poner en marcha una campaña de mosqueo, la labor de M-etxea ha sido la de conducir el proceso participativo, redefiniendo los factores para que el Pasileku sea de nuevo útil y atractivo para lxs ciudadanxs. Para ello se han llevado a cabo un trabajo de análisis previo así como 2 fases de talleres, una primera de diagnóstico y una posterior de propuestas. En ellas se han valorado las oportunidades que ofrece el ámbito y se ha consensuado que el Pasileku es el lugar idóneo para situar servicios dirigidos a todxs lxs ciudadanxs sin excepción, complementado y ampliando los servicios de la Casa de Cultura, en los que se han detectado graves carencias.

A día de hoy el grupo de trabajo del Pasileku ha tomado las riendas de la continuación del proceso, proponiendo una reflexión en torno al ámbito de la plaza.

.

. PARTE-HARTZE PROZESUAREN ONDORIAK . CONCLUSIONES DEL PROCESO PARTICIPATIVO .

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapena eta Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian y de la Unión Europea.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

UE

.

.

.

Advertisements