UTOKIAK

BIDEAN GALDUTAKO TOKIEN INGURUAN GOGOETAK

Hiriko biztanle, une, espazio eta toki oro elemetu singular eta aldakorra da eta beraz elementu hauez osatuta dagoen hiria organismo bizi bezela ulertu behar dugu.

Hiria, organismo bizia den heinean, aldatuz doa. Aldaketa konstante horretan espazio batzuk zurrunegiak dira, ez dute aldaketaren beharretara egokitzeko gaitasunik eta ezarritako hiriaren egituratik at geratu edo uzten dira egitura horren barruan klasifikatutako funtzio edo molde jakin bat betetzeari utzi diotelako.

Hiria eta bere egiturarentzat espazio hauek hiri zaborra dira eta  beraientzako proposatu ohi den irtenbidea errezeta berdina aplikatuz espazio hoiek prozesatu eta espazio zurrun berriak sortzea da, momentuko behar puntualei erantzungo dioten espazioak.

Baina noiz arte asetuko ditu espazio berri horrek etengabe aldatuz doan hiriaren beharrak? ez ote da zurrunegia izango etengabeko aldaketak espero badira? Eta espazio berri hori eraiki -inposatu- bitartean, zer gerta daiteke hor? Norentzat egin da espazio hori, eta zer gertatzen da haintzat hartu ez direnekin?eta nork erabakiko du nola eraldatuko den espazio hori? Hiria eraikitzeko molde hauek edota betiko metodologia hau bera ezin al da zalantzan jarri?

Utokiek ohitura hauen alternatibak aldarrikatzen dituzte.

Ezarritako egiturak zabor kontsideratzen dituen espazio horiek aukera espazioak direla uste dugu. Egitura horretan funtzio jakin bat betetzen ez dutenez, edo betetzen duten funtzioa hiriaren bizitasun horren kontra doanean,izaera ireki eta definitu gabea dute. Izaera horrek  erabilera eta egiteko era berriak etengabe probatzeko aukera eskeintzen du. Espazio hauek dira UtoKiak.

Era berean, hiri egitura horretatik at geratzen diren, asetu gabe dauden edo kabidarik ez duten behar edo nahi batzuk suertatzen dira maiz: plaza estali baten beharra, biltzeko ala jolasteko toki baten beharra, txakurrak aske egotekoa, gizarteak osaturiko tabuentzakoa, e.a.

Espazio hauen izaera irekiak, eta maiz arauetatik at, behar hauei erantzuna nola eman errotik pentsatzeko aukera ematen digu. Horrez gain, izaera edo funtzio berriok garatzerakoan ohiko errezeta jarraitu ordez, hasieratik galdera ezberdinak planteatuz (Zer? Nola? Norentzat? Nork?). Galdera horiei erantzuna emango dioten modu desberdinekin esperimentatuz, hirigintza egiteko eta komunitatea eraikitzeko era berriak garatu eta espazioen jabetza kolektiboa erreibindikatzeko erreminta paregabea dira UtoKiak. Espazioek etengabe aldatzen den hirira moldatzeko duten gaitasuna aztertzeko aukera ematen diguten tokiak.

.

UTOKIAK

REFLEXIÓN SOBRE LUGARES PERDIDOS POR EL CAMINO

Los habitantes, los instantes, los espacios y todos los lugares de la ciudad, son elementos singulares y en constante cambio, por lo que es necesario entender la ciudad que los engloba como un organismo vivo.

Al ser un organismo vivo, la ciudad va cambiando continuamente. En ese constante cambio, algunos espacios son demasiado rígidos no teniendo la capacidad de adaptarse a las necesidades exigidas y quedan fuera de la estructura urbana establecida por dejar de cumplir un molde o función clasificada (((determinada))) dentro de dicha estructura.

La ciudad y su estructura urbana rechazan estos espacios por considerarlos residuos urbanos. La solución que se plantea para estos espacios sigue siempre la misma receta que se trata de procesar el espacio para crear nuevamente un espacio rígido que soluciona únicamente la necesidad puntual del momento.

Pero ¿Hasta cuándo podrá saciar ese nuevo espacio las necesidades de la ciudad si esta está en constante cambio? ¿No será otra vez demasiado rígido si se esperan incesantes cambios? Y ¿Qué puede pasar en esos espacios, hasta que se impongan de nuevo esa receta única? ¿Para quién está hecho ese nuevo espacio? y ¿Qué pasa con la gente que no se ha tenido en cuenta? ¿Quién decidirá cómo hay que transformar ese espacio? ¿No es posible cuestionar la manera de hacer ciudad o la metodología seguida hasta ahora?

Los Utokiak pretenden reivindicar las alternativas a estas costumbres.

Creemos que estos espacios que la ciudad considera residuales son en realidad espacios de oportunidad. Al no cumplir una función determinada en la estructura urbana, o (((ir en contra del su naturaleza de organismo vivo))), estos espacios tienen una carácter abierto o sin definir lo que proporciona oportunidades para experimentar constantemente nuevos usos y maneras de hacer. Estos espacios son Utokiak.

Al mismo tiempo, surgen a menudo deseos o necesidades que quedan sin saciar o no tienen lugar dentro de esa estructura urbana: la necesidad de una plaza cubierta, la necesidad de un espacio de reunión o de juego, un lugar donde los perros puedan jugar libres, un lugar para los tabúes creados por la sociedad…

El carácter abierto y generalmente sin reglar de estos espacios, da opción a plantear desde la raíz cómo responder a estas necesidades. Por otro lado, el hecho de no seguir la receta convencional para desarrollar nuevas funciones, da pie a plantear diferentes preguntas desde el inicio (¿Qué? ¿Cómo? ¿Para quién? ¿Quién?). Experimentando con otras maneras de resolver estas cuestiones, los Utokiak son la herramienta perfecta para desarrollar nuevas formas de hacer ciudad, de construir comunidad y de reivindicar la propiedad colectiva de los espacios. Son lugares que dan la oportunidad de analizar la capacidad que tienen los espacios para adaptarse a la ciudad en constante cambio.

.

.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin garatu da, Sormen Lantegiak diru-laguntzaren barnean.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Gobierno Vasco, en el marco de la ayuda Fábricas de Creación.

 

Advertisements