LUZURIAGA MARTXAN

PASAI ANTXOKO LUZURIAGA ERAIKIN INDUSTRIALA ERABERRITZEN

Luzuriaga Pasai Antxoko Molinao bailaran kokatzen zen herriarentzako garrantzi historiko handiko lantegi handia zen. Gaur egun lantegia osatzen zuten eraikin guztiak eraitsita daude, bulego eta laborategien eraikina zena izan ezik. Oso egoera kaskarrean dago gure inguruko ondare industrialeko eraikin hau, orain dela urte dezente abandonatu zelarik. Nahiz eta eskatu den eta tramitazioa martxan dagoen, eraikinak ez du babesik. Hainbeste urteko utzikeria dela eta duen itxura kaskarragatik eta bertan gaur egun etxerik gabeko jendea bizi delako, nahiko egoera gatazkatsuan aurkitzen da.

Eraikinaren jabetza anitza da, instituzio ezberdin batzuk eraikinaren zati baten jabe direlarik. Nahiz eta eraikina Antxoko herriguneari itsatsita dagoen, lur eremua Donostiako lurretan dago; ondorioz Luzuriagako eraikin honen egoerari erantzun instituzional bat ematea zaildu egiten da. Testuinguru honetan Luzuriaga Martxan ekimena sortu da, eraikinaren egoera honi buelta emateko eta inguruko herritarren beharrak asetzeko helburua duen proiektua.

M-etxeatik proiektu interesgarria iruditu zitzaigun eta antolatzen zituzten bileretan parte hartzen hasi ginen gure borondatez. Gure taldea aurkeztu eta Luzuriaga eraikina bisitatu genuen, pixkanaka eraikin honen problematikan murgilduz. Egin ziren bilera eta tailerretan Antxo eta inguruko herritarren nahiak zein beharrak aztertu ziren, pixkanaka Luzuriagako eraikinak behar horietako zeintzuk ase zitzakeen definituz.

Talde sendoa osatuta eta lehenengo erabakiak hartuta, guk ekarpenak egiteko momentua iritsi zen, eraikinean egin zitekeen lehenengo interbentzioa taldearekin batera planeatuta. Eraikinaren dimentsioa hain handia izanik, lehenengo zati konkretu baten birmoldaketari ekingo geniola erabaki zen. Zehazki, lehenengo solairuko espazio bat atontzen hasteko erabakia hartu genuen, azalera erdia baino gutxiago hartzen duen laborategia izandako eremuari eta inguruko gelei dagokiona. Espazio hori mugatu, sarrera bat egin eta margotu beharko zen.

Horrez gain, espazio honen barnean geratzen zen gela baten atontzea proposatu zen. Aukeratutako gelak gainontzeko barne espaziora zeramikazko mahai batez eta leiho moduko irekiera batez banatuta zegoen. Beraz, gela hau atontzerako orduan, helburua barnean aktibitateak/bilerak egiteko espazio itxi apropos bat edukitzea izango zen, baina nahi izanez gero gainontzeko barne espaziora ireki zitekeena. Gela honetan tabike bat berregin, leiho bat eraiki eta sarrera ate bat jarri beharko zen, aipatutako banaketa elementu mugikorrez gain.

Azkenik, eraikinaren bisibilizazio eta irudia zaintzeko asmoz, eraikin erdiaren fatxada zuriz margotuko zen, eraikinaren kanpo itxura garbitzera bideratuta.

Auzolan bitartez egun bakar batean azaldutako lanak egin ziren. Aurretik diseinua ongi definituta, materiala erosita eta honen zati bat aurrez gure lokalean landuta, egun bakar batean lan handia egitea lortu zen. M-etxeako kideez gain, Luzuriaga Martxan taldeko jendea eta bizilagun batzuk gerturatu ziren. Eskerrak eman bertan parte hartzeko aukera eman izanagatik eta noski prozesu osoan zehar gerturatu zirenei.

Oraindik lan handia dago aurretik, eta horretan dihardute, baina behintzat aurrera pauso handi bat eman zen urtez blokeatuta egon den egoera bati irtenbide bat emateko! Agian aurrerago bertan beste proiektu bat konpartitzeko aukera izango dugu oraindik. Animo Luzuriaga Martxan taldeari!

.

LUZURIAGA MARTXAN

REFORMANDO EL EDIFICIO INDUSTRIAL LUZURIAGA EN PASAI ANTXO

Luzuriaga era una fábrica de gran importancia histórica para Pasai Antxo, situada en el valle de Molinao. Hoy en día todos los edificios que formaban la fábrica están derruidos, excepto el edificio que albergaba las oficinas y laboratorios. Este edificio del patrimonio industrial de nuestro entorno se encuentra en muy mal estado por haber sido abandonado hace bastantes años. Todavía no cuenta con protección, a pesar de que se ha solicitado y se encuentra en tramitación. Se encuentra en una situación bastante conflictiva por el aspecto deteriorado causado por años de dejadez y porque en el interior hoy en día habita gente sin techo.

La propiedad del edificio es múltiple, siendo diferentes instituciones propietarias de parte del edificio. A pesar de que el edificio se encuentre anexo a la trama urbana de Antxo, el solar se encuentra en tierras de Donostia, complicando más aun la posibilidad de una respuesta institucional a este conflicto. En este contexto surge el movimiento Luzuriaga Martxan, proyecto que tiene por objetivo dar la vuelta a la situación del edificio y saciar las necesidades de los habitantes del entorno.

Desde M-etxea nos pareció un proyecto interesante y comenzamos a participar de forma voluntaria en las reuniones que organizaban. Presentamos nuestro grupo y visitamos el edificio Luzuriaga, sumergiéndonos poco a poco en la problemática de este edificio. En la reuniones y talleres realizados se analizaron los deseos y necesidades de lxs habitantes de Antxo y alrededores, definiendo poco a poco cuales de ellas podían tener respuesta en el edificio de Luzuriaga.

Una vez conformado un grupo sólido y con las primeras decisiones tomadas, llegó el momento de realizar nuestras primeras aportaciones, planeando junto con el resto del grupo la primera intervención a llevar a cabo en el edificio. Tratándose de un edificio de grandes dimensiones, se decidió remodelar una parte limitada del mismo. Concretamente, se decidió comenzar rehabilitando un espacio que supone menos de la mitad de la superficie de la primera planta, correspondiente al laboratorio y las habitaciones contiguas. Se debería limitar, crear una entrada y pintar el espacio.

Además de eso, se propuso la adecuación de una de las habitaciones situadas en este espacio. La habitación escogida queda separada del resto del espacio mediante una mesa de cerámica y una apertura estilo ventana. Por lo tanto, a la hora de rehabilitar esta habitación, el objetivo sería crear un espacio cerrado adecuado para realizar actividades o reuniones, pero con la posibilidad de abrirlo al resto del espacio interior. Para ello se debería rehacer un tabique, construir una ventana y colocar una puerta de entrada, además del elemento de separación móvil mencionado.

Por último, con el objetivo de visibilizar y cuidar la imagen del edificio, se pintaría la fachada de medio edificio en blanco, encaminado a limpiar la imagen exterior del mismo.

Las obras se realizaron en un solo día mediante trabajo comunitario. Se consiguió realizar un gran volumen de trabajo en un solo día gracias a los trabajos previos de definición del diseño, compra de material necesario y preparando parte de ese material. Además del equipo de M-etxea, se acercó gente del movimiento Luzuriaga Martxan y vecinxs del entorno. Agradecer la oportunidad que se nos brindó de participar en este proyecto y por supuesto, ha todxs lxs que participaron durante este proceso.

Todavía queda trabajo por delante, trabajo que ya están realizando, pero al menos se consiguió dar un paso importante para dar solución a una situación bloqueada durante años. Puede que todavía tengamos oportunidad de compartir otro proyecto allí. ¡Ánimo al equipo de Luzuriaga Martxan!

.

.

Proiektu hau Donostiako Sustapena eta Movin’Up Proiektuaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Fomento San Sebastian y del Proyecto Movin’Up.

fomento_de_san_sebastian_eu_(1)

movin'up

 

 

Leihoak-irekitzen


Leihoak-isten-2