ARBAIZENEA

ARBMENDI BAT HIRIAN

Bada Donostian leku bat Arbaizenea izena duena. Gaur etxetik atera eta hara noa ttipi-ttapa. Donostiako kaleetan zehar jendea dabil hara eta hona eta denek daramate lurrean begirada. Parkearen parera iritsi naiz. Zalapartaka doazen kotxeen burrunba entzuten da. Ni eta parkearen arteko distantzia zeharkatzen duten etengabeko makina-jarioa dira.

Bidea gurutzatzeko semaforoari egin diot so. Izan ere, hiru argi koloredun zutabe horrek esaten baitit noiz mugitu naitekeen eta noiz egon behar dudan geldi.

Bidea gurutzatu eta Arbaizeneako atean naiz azkenik. Atea gurutzatzeko baina ez da semaforoen beharrik. Izan ere Arbaizenean ez baitago agintzen duen zutaberik, norberaren erabakia da sartu ala ez, mugitu ala ez, geldi egon ala ez. Arbaizenean agintzen duen bakarra norbera baita.

ETA NI SARTU EGIN NAIZ.

Sartu eta berehala hasi naiz aldapan gora eta gora. Bertan beste lagunekin egin dut topo, urrutitik etorritakoak batzuk, bertan bizi direnak besteak eta baita ni bezala bisitan etorritakoak. Arbaizenea ez da kanpoko mundua bezalakoa, bereizten duen gauza bat du: bertako biztanleak magikoak dira. Sastrakak besterik ez dauden tokietan beraien pausuekin bideak egiten dituzte, adibidez. Eta beste gauza liluragarri asko ere bai…

 

ARBAIZENEA

UN MONTE EN LA CIUDAD

Hay un lugar en Donostia llamado Arbaizenea. Hoy he salido de casa y me dirijo hacia allí. En las calles de la ciudad la gente va y viene, y todos miran hacia el suelo. He llegado al lugar donde se encuentra el parque. El ruido de los coches inunda el entorno, un fluir incesante de máquinas que surca la distancia que hay entre el parque y yo.

Cuando me dispongo a cruzar la calle miro el semáforo. Ese poste de luces tricolor es el que me dice cuándo puedo moverme y cuándo tengo que permanecer quieto.

Cruzo la calle y llego a la entrada de Arbaizenea pero en esta ocasión no necesito semáforos para cruzar la puerta. De hecho, en Arbaizenea no existen postes que mandan, cada uno decide si entra o no, si se mueve o no, si permanece quieto o no. Porque el único que manda en Arbaizenea es uno mismo.

Y YO DECIDO ENTRAR.

Enseguida empiezo a subir y subir. Por el camino me encuentro con los demás, con los que llegaron desde lejos, con los que viven en el parque y con los que, al igual que yo, vinieron de visita. Arbaizenea no es un mundo como el de fuera, tiene una característica que la diferencia: los habitantes de este mundo son mágicos. Donde antes sólo había zarzas, al paso de estos habitantes surgen nuevos caminos. Y muchas más cosas fascinantes…

.

arb01

.

.

.

Advertisements