BEK . BERREIBAR EKIMEN KULTURALA

BEKBEK . Berreibar Ekimen Kulturala proiektua Berreibar prozesuaren harira sortu zen. 2012an eman zituen lehen pausuak Berreibar prozesuak, erabilerarik gabeko industria eraikinen birmoldaketa proaktiboaren helburupean. Eraikin hauei buruz dagoen iritzi orokorra aldatu nahi zen, deuseztearen ordezko beste adibide merke eta jasangarriagoak azalduz, baliorik gabeko espazio bezala ulertu beharrean aukera bezala uler daitezen.

Proiektu hau indartu eta hiritarrengana hurbiltzeko Berreibar Ekimen Kulturala sortu zen, programazio kultural bat antolatuz. Ekimen honen xedea, eibartarrak ondare industrialak duen baloreaz sentsibilizatzea zen, adin eta esparru ezberdineko jendea erabilerarik gabeko eraikin industrialetara erakarriz; integrazioa, parte-hartzea eta sormena bultzatuz eta jarduera ezberdinak proposatuz, irekiak eta musu-truk ia guztiak. 2014ko urtarrilean hasi eta ekainerarte aktibitate ugari gauzatu ziren eta hauen bitartez hiriko identitatea, ondarea eta historia ezagutu eta berreskuratu nahi izan zen, etorkizunean eraikin hauek herritarren izaeraren parte izaten jarrai dezaten.

Berreibar Ekimen Kulturalaren barruan antolatu zen egitarau zabalean proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak, tailerrak, erakusketak, etab. egon ziren; Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Eibarko Udalaren laguntzaz. Helburu nagusia Eibarko kultura industriala ezagutu eta zabaltzea izan zen, beti ere diziplina ezberdinen begirada jasoaz eta aldi berean, oraindik hor dauden arren, askorentzat ahaztuak diren espazio hauen xarmaz gozatuz.

Hainbat ekintza BEKtokixan eraman ziren aurrera, BH mitikoaren lantegia izandako tailerrean, gaur egun hutsik; horrela, teoriaz haratago joan nahi izan dugu, berrerabileraren eredu konkretu bat eskainiz. Gainera, proiektu honek artista, elkarte, profesional, lagun askorekin elkarlanean aritzea ahalbideratu digu. Guztien artean, eskerrak bereziki:

Adar.abar, Ainara Martinez eta Amaia Apraiz, Anari, Ane Ojanguren, Ane Urkiola, Anemona Studioa, Antxitxiketan Antzerkia, Beatriz Herreras, Carlos Abad, Elektika Grabaketak, Eneko Mobydick, Erb Mon, Euskal Herria’s Sketchcrawl, Gari Otamendi, Gorka Errasti, Gustavo Lascurain, Harkaitz Cano, Ibon Salaberria, Ibon Telleria, Iñaki Begiristain, Javier Puldain, Jose Ronco, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Kolectivo Monstrenko, Kokein, LaCol, Maite Arriaga, Maushaus, Mikel Romero, Mursego, Napoka Iria, Nerea Alustiza, Oier Araolaza, Petti, Tximini Kolektiboa, Zaloa Urain

.

BEK . BERREIBAR ACCIÓN CULTURAL

El proyecto BEK . Berreibar Ekimen Kulturala (Berreibar Acción Cultural) nace a raíz del proceso Berreibar que comenzó su andadura el año 2012, con el objetivo de reconvertir proactivamente los edificios industriales en desuso. Se buscaba mejorar la percepción general sobre los mismos y mostrar los beneficios de otros modelos de actuación más económicos, sostenibles y respetuosos que los habituales, cambiar la idea de espacios inservibles por espacios de oportunidad.

Posteriormente, con el deseo de acercarse a la ciudadanía, se ha creado Berreibar Ekimen Kulturala; una programación cultural que ha pretendido sensibilizar a todxs lxs eibarreses sobre el valor de la identidad industrial de su localidad. Para ello, comenzando en enero 2014 y hasta junio, se llevaron a cabo diversas propuestas en las que poder retomar la identidad, el patrimonio y la historia de la ciudad. Se ha procurado animar a personas de todas las edades y ámbitos a tomar parte en las actividades, abiertas y gratuitas en su mayoría, con vocación integradora, participativa y creativa que se han realizado, para que en un futuro estos edificios ahora en desuso sigan formando parte del carácter de lxs ciudadanxs.

La programación de Berreibar Ekimen Kulturala, que ha contado con el apoyo del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco y el Ayuntamiento de Eibar, se ha materializado a modo de proyecciones, charlas, obras de teatro, talleres, exposiciones… El objetivo principal ha sido el de reconocer y ampliar nuestra cultura industrial observando los enfoques de diversxs profesionales y disfrutar, al mismo tiempo, del encanto de esos espacios aún presentes pero ya olvidados para muchxs.

Algunas de las actividades se llevaron a cabo en BEKtokixa, el taller en el que en su día se fabricaba la mítica BH y que está hoy en día vacío; de esta forma hemos querido ir más allá de la teoría, ofreciendo un ejemplo concreto de reutilización. Además, este proyecto nos ha permitido llevar a cabo colaboraciones con muchxs artistas, colectivos, profesionales, amigxs, etc… Entre todxs ellxs, un gracias especial a:

Adar.abar, Ainara Martinez eta Amaia Apraiz, Anari, Ane Ojanguren, Ane Urkiola, Anemona Studioa, Antxitxiketan Antzerkia, Beatriz Herreras, Carlos Abad, Elektika Grabaketak, Eneko Mobydick, Erb Mon, Euskal Herria’s Sketchcrawl, Gari Otamendi, Gorka Errasti, Gustavo Lascurain, Harkaitz Cano, Ibon Salaberria, Ibon Telleria, Iñaki Begiristain, Javier Puldain, Jose Ronco, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Kolectivo Monstrenko, Kokein, LaCol, Maite Arriaga, Maushaus, Mikel Romero, Mursego, Napoka Iria, Nerea Alustiza, Oier Araolaza, Petti, Tximini Kolektiboa, Zaloa Urain

.

.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritza (Sormen Lantegiak diru-laguntzaren barnean) eta Eibarko Udalaren laguntzarekin garatu da.

Este proyecto ha sido desarrollado con la ayuda de Gobierno Vasco (en el marco de la ayuda Fábricas de Creación) y del Ayuntamiento de Eibar.

eusko-jaurlaritza-hizkuntza-politika-eta-kultura-saila

.

. BIDEO GEHIAGO . MÁS VIDEOS .

.

.

.

.

.

Advertisements